XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bere egitura osotu orduko sartu zela esan behar:
.- Mendi-n .- Mendi-ETA-n
.- Mendi-tik .- Mendi-ETA-tik
.- Mendi-ra .- Mendi-ETA-ra
Eritxi hau oso aberats gertatu da plural-atzizki honen ulerpenerako.
Batez ere -ETA- horren lehen zatia, hau da, -E- egoki azaltzen duelako.
Gramatikari batzuk -e- hori plurala zela esan ohi zuten.
Van Eys-ek kontra egiten du, jakina!, bere teorian -K- hizkiaren bidez -T- morfema sortu bait zen.
Hortaz, -E- hori lotura hutsa besterik ez dela esan behar, nahi ta nahiez ere, Van Eys-ek.
Bestalde, hona hemen Azkuek dioena, gai honetaz:
Gaur inork ez du onartzen hau ere.
Badirudi Schuchardtek arrazoia zuela oso osoan: berak jakinerazten bait du ez dela inolaz ere nahastu behar kontsonante osteko -e- eufonika eta -ETA- honen -E-, oso desberdinak direlako.
Halaxe da nere ustez, -ETA-ren -TA- hori hiru atzizki desberdini elkartzen zaie:
-N-ri: Mendi-e
-TIK-eri: Mendi-e
-RA-ri: Mendi -e
Beraz, badirudi -E- pluralgilea + -TA- toki atzizkia direla.
Bestalde, lehenengo prozesua (-TA/-ETA alternantzia mugagabeetarako) artikulua (edo demostratibo atzizkitua) toki kasuetara sartu baino lehenago egin zenez gero, horregaitik -ETA- ez da agertzen nominatiboan: